iltreno@eguzki.netBona sera Il Treno 5ren lagunak !
Ostegun honetako Agate Deunaren bezperaren ospakizunak direla eta, eskalei dedikatuko diegu gure saioa.
Euskal Herrian, etxez etxe, oles egiten eta eskatzen ohitura zahar bat omen da, gaur egun, oraindikan, modan dagoena. Kantuz eskatu, jatekoa eskatu, txanpon bat eskatu, begietara begiratzea eskatu, … inportantena eskatzea da !!
Eta eskatzea librea denez, eskeka ibiliko gara gure bagoietatik gora eta behera, datorren ostegunean, arratsaldeko 6etatik 7etara, eta ostiralean goizeko 8etatik aurrera.
Eguzki Irratiko fermatan zuen zain egonen gara, eta gogoratu, IZAN ZAITEZ EGUZKIDE !!

Lo siento, ahora mismo el comentario esta cerrado.

© 2010 Eguzki Irratia Suffusion WordPress theme by Sayontan Sinha