Eguzki irratiak Nafarroako dialean 26 urteko existentzia duen Iruñeko irrati librea bere programazioa berritu du ikasturteko bigarren zati honetan nobedadeak sartuz
Abian dagoen programazio zerrenda berriari dagokionez, honek osotara 35 irratsaio baditu, zeinetatik 16 berezko ekoizpenak dira eta beste guztiak Euskal Herriko beste egitasmo komunikatiboen ekoizpenak dira, Eguzki Irratiak egiten duen moduan Arrosa sarean parte hartzen dutenenak.. Emanaldiak ordu tarteetan antolatzen dira, astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 23:00etara, honek suposatzen du asteguneko ordutegiaren luzatze nabarmena. Aste bururako eskaintza eguerdiko 12:00etatik 17:30etara eta 20:00etatik goizaldeko 1:30etara, bai larunbata eta bai iganderako.
Berritutako zerrenda honetan aipagarria da berezko ekoizpeneko irratsaio berri bat, “Munduan mendiak”, mendiari buruz eta honen inguruan arituko dena, bestalde informazio lokala eta kulturalaren “el tenderete” magazina, ahaleginak bikoiztu eta antenan izango duzue astearte eta ostegunetan 19:00etatik aurrera Beste emanaldiei dagokienez, informazio lokala, nazionala eta nazioartekoa ematen jarraituko dugu, gaztediarentzako irratsaio bereziak, bidaien ingurukoak edo errepresioaren aurkakoak, besteak beste; guzti hau komunikabide konbentzionalek eskaintzen duten ikuspegi ezberdin batetik ikusita. Irratsaio musikalei dagokienez estilo ugari eta ezberdinei heltzen diegu, metaletik hip-hopera, munduko musiketatik pasatuz, edota baita flamenkoa ere. Zehaztasun gehiago ezagutu nahi badituzue gure web orrian sartu eta han gure irratsaioen zerrenda aurkituko duzue eta saio bakoitzaren deskribapen labur bat .
Bestalde gure web orria: www.eguzki.net, eduki multimedia berrirekin hornituz joan gara eta zehazki, duela egun batzuk, Eguzki irratian egiten diren zenbait elkarrizketa entzuteko aukera dago edo irratsaio osoa: “De mochilero”, “Il treno” edo “Retropolis” egunaren edozein ordutan entzun daitezke. Beti bezala, gure aholkua web orrian sartu eta bertan arakatzea da, zuengandik aurkituz zuei interesatzen zaizuena.
Azkenik, egitasmoa mantendu eta hau hobetzen eta handitzen jarraitzeko laguntza ekonomikoa behar dugula helarazi nahi dizuegu. Gainera etapa bat ixteko asmoa dugu 500 bazkide horiek behingoz lortu ezkero, duela urteak jarri genuen helburua eta lortzeko gertu dagoena, oso gutxi falta baita. Horregatik jende guztia eguzki izatera animatu nahi dugu, bai 948203258 telefonoaren bitartez eta bai gure web orrian, www.eguzki.net, aurkituko duzuen kupoia osatuz
Hau da dagoen guztia, ikusiko duzuen bezala poliki-poliki hobetzen eta handituz joan gara Iruñerriko mundu komunikatiboan erreferentzia izaten jarraitzeko bidean zailtasunak badira ere.