sep 222012
 

Irailaren 26an eginen den greba orokorraren harira, Eguzki irratiak, ohikoa denez, programazio berezia eskainiko du egun osoan zehar, Iruñerrian, eta Euskal Herrian gertatuko den guztiaz informatzeko asmoz. Betidanik horrela parte hartu baitugu hau bezalako protesta egunetan.
Horrela izanda, goizeko 8etatik hasita, informatiboak eginen ditugu orduero, eguerdiko ordu biak arte, eta kalean gertatzen ari denaz kontatzeaz gain, bertan gizarte eragile ezberdinen iritziak jasoko ditugu. Bukatzeko, arratsaldeko 6etan eta gaueko 10etan greba egunaren laburpena eskainiko dugu, eguneko datu guztiak biluz.
Beste alde batetik, entzuleek hainbat bide izanen dituzte programazio berezi honetan zuzenean parte hartu ahal izateko: 948 22 07 58 telefonoa, eguzki@eguzki.net posta elektronikoa, http://es-es.facebook.com/EguzkiIrratia, Facebook kontuaren bidez, twitterreko #26seguzki hashtag edo, berrikuntza bezala 645 44 24 20 WhatsApp zenbakiaren bidez. Bertan nahi duten informazio edota iritziak plazaratu ahalko dira.

Dakizuen bezala, Eguzki irratia, Iruñeko irrati librea, FMko 107n emititzen du Iruñerri osorako, eta www.eguzki.net-en bidez mundu osorako.

Sorry, the comment form is closed at this time.