ago 152012
 

Informazio etorbide handi eta zaratatsuez nekatu baldin bazara, lasai egon zaitezke: datorren irailaren 3tik aurrera Eguzki irratiko Pasealekuan paratzeko aukera izanen baituzu.
Egunero, astelehenetik ostiralera, goizeko 11etan zuzenean eta arratsaldeko 5etan errepikapena: gizarte gaiak, herri mugimendua, politika, literatura, musika, osasuna, elikadura… Iruñerriko eta Nafarroako albisteak gori gorian.
Elkarrizketen entsalada ederra eskainiko dizugu, iraileko goizak gozatzeko Eguzki irratiko aurre-denboraldiarekin.
Eta urritik aurrera menu osoa dastatzen ahalko duzu, irratiko denboraldi ofiziala hasiko baita, gure berrikuntza guztiekin eta 30 urte ospatzeko prest.
Itzul zaitez gure Pasealekura, aktualitateari beste modu batez begiratzeko eta egin zaitez eguzkide!

Sorry, the comment form is closed at this time.