jun 222012
 

Hurrengo ekainaren 25ean Iruñeko irrati librea den Eguzki irratiak udari hasiera emanen dio eta ohi den bezala gehien berotzen duen irratiak bere entzule guztiak freskatzeko moduko programazioa prestatu du.

Aipatutako programazioa estilo eta eduki askotariko 21 programa ezberdinen selekzio bat da, hauetariko 12 ekoizpen propioak dira eta 9 Euskal Herriko irrati ezberdinak taldekatzen dituen Arrosa sarekoak dira; astelehenetik ostiralera gauzatuko da eta 9etatik 15etara eta arratsaldeko 18etatik 23etara banatuko diren bi tarte izanen ditu.

Jakinen duzuen bezala Eguzki irratiak FMko 107an emititzen du Iruñerrian eta Internetaren bitartez entzuteko aukera ere badago, www.eguzki.net web orrian sartuz programazioaren edukiak topatuko dituzue.

Bestalde, egindako lan gogorra dela eta aurtengo ikasturteko balorazioa guztiz zuzena da; batetik berehala eta beste ikuspuntu batetik gune askotarikoetatik informatzen jarraitzea bermatzeaz gain, emanaldi musikalak dibertsifikatuz joan dira eta bestalde programazio bereziak egin dira bai greba orokorraren inguruan eta bai irratia finantzatzen duten eguzkide gehiago lortzen jarraitzeko helburua zuen beste bat.

Aurten izandako nobedade historikoa Eguzki irratiaren onarpen legala lortzeko lanaren hasiera izan da, saiatu baikara Iruñean irrati librea izanik lizentzia bat lortzen. Bagenekien bide hau oztopoz beteta egongo zela eta gure irratiaren erregularizazioa lortzeko nafar gizartearen laguntzarekin bat ibili beharreko ibilbidea izango dela.

Hala ere, bizi dugun egoera ekonomiko larria izan arren, haien kuota finkoaren bitartez irratia finantzatzen duten 450 lagunei haien fideltasuna eskertzen jarraitu behar diegu, modu honetan egitasmo honen existentzia ahalbidetzen baitute gure zereginean konfiantza osoa emanez. Zentsu honetan, eta nahiz eta garai zailak izan, web orriaren bitartez bazkide izatearen garrantzia azpimarratu behar dugu, gurea bezalako hedabideak behar-beharrezkoak direlako bizi dugun egoera sozio-ekonomiko honetan, non krisiaren aitzakiarekin diskurtso ofiziala zalantzan jartzen duen guztiarekin bukatu nahi duten.

Bestela ere urrian zuzeneko emanaldiekin itzuliko gara, energia berrituta eta hurrengo ikasturtean gure 30. urteurrena ospatzeko prest, uda, oporrak eta festetaz gozatu; beti ere Eguzki irratiaren konpainian.

Sorry, the comment form is closed at this time.