jul 022009
 

Aurreko ekainaren 29tik aurrera Eguzki irratiaren udako parrilla berria abian duzue. Eguzki irratia Iruñerria osorako FMko 107an eta mundu osorako www.eguzki.net-en emitititzen duen irrati librea da eta hau da uztaila, abuztua eta irailerako prestatu duena.

Aipatutako programazioa ikasturteko jokaldirik hoberenetarikoen selekzio bat da., edo beste modu batean esanda berezko ekoizpeneko irratsaioen selekzio ugari bat, zehazki hauetariko 11 berriro udan emitituko dira eta beste 10 Arrosa sarea osatzen duten beste irratietako irratsaioak izango dira, “Gure bazterrak” Euskal Herriko txoko eta herri ezberdinak deskribatzen dituen irratsaioa berria nobedade izango delarik. Bestalde ere programazioa osoaren erdia euskaraz izango da.

Honela parrilla tarte ezberdinetan antolatzen da, 9etatik 14etara eta 18etatik 23etara astelehenetik ostiralera eta aste buruetan 13etatik 16:30etara eta 22etatik 1:30etara. Bertan musika mota ezberdinetako irratsaioetatik magazin tematikoetara, bidaien edo historiaren ingurukoak; Gure web orria prest dago xehetasun gehiago ezagutu nahi duenarentzat: www.eguzki.net

Bestalde berri on bat helarazteko aprobetxatu nahi dugu oraingoa, eta aurreko ikasturte hasieran pozik hasi baginen berritutako gure egoitzako lokalen berrinaugurazioa zela eta, ikasturtea amaitu orduko 2002an planteatu genuen beste helburu bat lortu dugula esan behar dugu, hau da, 500 eguzkide lortu egitasmo honek behar zuen oinarrizko iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko. Guzti honengatik berriro eskertu nahi ditugu etxe honen alde apostua egin duten guztiak, haien laguntzarik edo finantziazioarik gabe Eguzki irratia ez zelako existituko, eta modu berean ere eskertu nahi ditugu irratia eta ordenagailuaren beste aldean zaudetenak, berriro ere ESKERRIK ASKO eta guregan jarritako konfidantza hori etorkizunean ere izaten jarraituko duzuelakoan.

Azkenik entzulegoari eskatu nahi diogu ez lasaitzeko, eguzkideen kopurua handituz joateko guztion ahaleginen poderioz, honek hobetzen joateko aukera emango baitigu, gure emankizunen kalitatea handitu eta komunikabide herrikoi honengan dituzuen itxaropenak bermatuz. Badakizue bazkide izateko gure Web orrian dagoen kupoia bete besterik ez duzuela edo 948 203258 telefonora ere dei dezakezuela zuen datuak utziz.

Besterik gabe, udan eta jai ezberdinek ematen duten aukeraz gozatu. Agur beroak.

Sorry, the comment form is closed at this time.