Hurrengo ekainaren 28an Eguzki irratiak prestatu duen udako parrilla berria abian jarriko dugu, jakinen duzuen bezala irrati libre honek FMko 107an emititzen du Iruñerria osorako eta www.eguzki.net-en bitartez mundu osorako, aipatutako parrilla uztaila, abuztua eta irailerako prestatu dugularik..
Esandako programazioa irratsaio-bolada honetan izandako jokaldirik hoberenetarikoen aukeraketa bat da, edo beste modu batean esanda, berezko ekoizpeneko irratsaio ezberdinen saski naski bat, zehazki 13, zeinak berriro bigarren aldiz emitituko dira, eta beste 6 Arrosa sarea osatzen duten beste irrati ezberdinetakoak.
Honela aipatutako parrilla hau astelehenetik ostiralerako tarte ezberdinetan banatuta dago, goizeko 9etatik 14etara eta 18etatik 23etara. Bertan estilo ezberdinetako saio musikaletatik magazine tematikoetara, bidaien inguru edota historiakoak, badira eta nahi duzuenek gure web orrian, www.eguzki.net–en, eskura duzue hauei buruzko informazio gehiago.
Bestalde ez dugu aukera hau galdu nahi 2009-2010 urteko balorazio txiki bat egiteko, zeinean, besteak beste, gaurkotasun lokalaz arduratzen den “Pasealeku” magazina martxan jarri genuen beste nobedadeen artean, hala nola “Suelta la olla” nazioarteko eta informazio nazionaleko irratsaioa, Bilboko Tas-Tas, Gasteizko Hala Bedi eta Iruñeko Eguzki irrati libreek elkarrekin ekoiztu dutena eta biak goizeko tartean zuzeneko emanaldietan gauzatu direnak.
Espero genuen bezala, gure ustez, aipatutako bi apustuak behar bezalakoak izan dira, gure egitasmo komunikatibo berrian beste ikuspegi batetik eta berehalakotasunez Iruñerriko populazio osoari bere auzoan edota planetako beste edozein puntan gertatzen zenaz informatzeko ezarri genuen helburua bete dugulako, eta honek pilak kargatzen dizkigu egitasmo herrikoi hau hobetzen jarraitzeko, bestalde ezinezkoa izango zena eguzkideak diren pertsona guztien laguntza ekonomikorik gabe eta zeinei berriz ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Hala ere, munduko krisialdi garai hauetan beharrezkoa izaten jarraitzen du ez oharkabetzea eta ahaleginak bikoizten jarraitzea bazkide kopurua handitzeko, honek ekarriko baitigu hobetzen jarraitzeko baliabideak eta aukera, gure emisioen kalitatea hobetuz eta Eguzki Irratian jarritako itxaropenei erantzungo dion programazioaren ekoizpena lortuz, oraingo irratsaio hauek edo beste batzuen jarraitasuna bermatzeaz gain. Badakizue bazkide izateko gure Web orrian eskura duzuen kupoia zuzen bete eta bidaltzearekin nahiko duzuela edo 948203258 telefonora deituz.
Beste zer esanik ez, udaz eta jai ezberdinetaz gozatu, agurrik maitekorrenak. Ah! Noski, gehien freskatzen duen irratia entzuten jarraitu!